XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LUR SANTUKO IBILERA. I

Zortzi eguneko txangoa egin berria naiz Israelgo lurraldetik.

Beste herriekin harremanak izatea, beti zerbait onuragarria da.

Pertsonen, kulturen eta sineskeren elkarjartzea beti zerbait positiboa da; asmo hau ere, tartean nuelarik, abiatu nintzen.

Alejandro Casonak kontatzen digu istorio bat bere Los árboles mueren de pie liburuan:

Aitonarekin eztabaida gogorra izan ondoren, bilobak, haserre bizian, etxetik aldegin zuen egunean, amona tristuraz lur jota geratu zen.

Inork ezin zuen atera egoera hartatik, inork ez bait zekien nun zegoen hain maite zuen mutil hura.

Baina, handik denbora batera, bilobaren eskutitz maitekorrak iristen hasi ziren, eta eskutitz horietan bere aiton-amonei gauza asko kontatzen zien: zein herritan zegoen, nolakoa zen herri hori, zer jende ari zen ezagutzen, zernolako bidaiak egiten zituen, zer ikasketa hasi zituen...

Eta amona berriro ere pozez eta itxaropenez bete zen.

Biloba maite zuen eta, urruti hartatik bere joan-etorri guztiak jarraitu nahi zituen.

Horregatik, planoak eta turismo gidaliburuak erosi zituen eta bilobak ikasten zituen gaiak berak ikasten ere hasi zen.

Hemen jarri dudan bukaera eta liburuan agertzen dena nahiko ezberdinak dira,(...)